ACTIOSports Apirileko kanpusa Legarda 2020 Ver en castellano
Izen-emate orria

Inprimaki hau bidaltzean:
- Nire seme-alaba kirola egiteko gai dela ziurtatzen dut eta zeozer gertatuz gero gizarte segurantzara joango direla onartzen dut.
- Kanpuseko antolatzaileari jarduerarekin harremana duten material grafikoak (bideoak, argazkiak...) hedatzeko baimena ematen diot.
Izen ematea modu egokian bidalita badago "izen ematea ondo bidalita" mezua agertuko zaizu. Hori ez gertatuz gero, inprimakia birpasatu.


















Informazioa Legardako 2020ko apirileko kanpuseko izen ematearen inprimakia. Mesedez, informazio guztia irakurri inprimakia bete baino lehen.
Lekua eta datak Kanpusa Mungiako Legarda Herri Ikastetxeko instalazioetan egingo da, apirilaren 14, 15, 16 eta 17an. Ordutegia 9:00tik 14:00etara izango da.
Modalitateak Hiru kanpus-modalitate daude, bat aukeratu behar duzu.
- 4 eta 5 urtetarako: Psikomotrizitatea eta tailerrak.
- 6 urtetatik aurrera: Multikirola eta tailerrak.
- 8 urtetatik aurrera: Dantza modernoa eta tailerrak.
Zer sartzen da Kanpusak begirale kualifikatuak eta esperientziadunak emango dute.

- Ebaluazioa eta diploma.
- Erantzukizun asegurua.
Zer behar dute - Kirol arropa eta oinetakoak.
- Hamaiketako.
- Lehenengo egunean osasun txartelaren argazkia bidali WhatsApp-aren bidez.

Baliodun objektuak ez eramatea gomendatzen da.
Mugikorra erabiltzea ez da onartuko. Edozein kontakturako erakundearen mugikorra erabiliko da.
Ordainketak Prezioa 65 eurokoa izango da.

Ordainketa banku-gordailuaren bidez egingo da apirilaren 14tik 17ra, biak barne, hurrengo kontu korrontean:
ES11 2100 4251 1021 0037 9375 (La Caixa) Kontzeptuan erregistratuta dagoen pertsonaren izen eta abizena ipini behar da.
Ordainketaren matrikularen argazkia bidali honako helbidera:
info@actiosports.net
Zalantzak eta galderak Matrikularen inprimakia betetzean edozein zalantza baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan email honetan:
info@actiosports.net